miércoles, 26 de septiembre de 2012




                                                         3. ABESTIA.


                      

                                     2.A ZEREGINA

Kaixo.Hasteko nik gelan nire trebezia zelangoa den kontuan hartuta, praktikan jartzen dut dakidan guztia. Iaz  zentruan parte hartu genuen HTB proiektuan eta hori zela eta, nire lehen site sortu nuen, " Hiria ezagutzen" publikoa denez, edozein euskara irakaslek erabili ahal du  nahi izanez gero( hemen dago helbidea)
https://sites.google.com/site/hiriaezagutzen
eta aurten nire blogaren helbidea ikasleei eman diet eta zer edo zer egiten ari gara; ikastaro hau egiten dudan bitartean ikastetxean ere arratsaldez, astean bitan ,geratzen gara formakuntza orduak direla eta, hemen ere beste site bat gelan erabiltzeko egiten ari naiz.Hau guztia hau kontuan harturik, ezin lanpetuago nabil. Honetaz aparte ikastetxe eta etxeko zereginak egin behar ditut eta kurtso hasieran guztiok badakizue zer dagoen....eta zergatik kontatzen dudan hau jakin nahiko duzue ezta?, ba kontako dizuet. Zeregin honetan nik inoiz egin ez dudan jarduera bat egiten hasi nintzen, trebea ez naizenez "prezi"  (http://prezi.com/kumrpg7fmyxc/eskolako-porrotarri-aurre-egiteko-teknika-berriak/)egiteko ikastaro osoan erabili behar diren orduak gutxi gora behera erabili ditut aste honetan eta horrek esan nahi du gaueroooooo oso berandu  arte lanean ibili naizela, baina azkenean ezin izan dut erabili zeregin honetan ,ez naizelako bideo bihurtzeko kapaz izan, eta orduan korrika eta gogorik gabe Power Point aurkezpena prestatu behar izan dut.Nire ustez ez dut helburua bete, ez dudalako ezer berririk ikasi eta egin dudana da aldez aurretik egiten nekiena . Benetan "laguntzaaaa" eskatzen dudanean itota nagoelako egiten dut eta inoiz ez dut gainaktuatu nahi izan, sentitzen dut zuek honela ulertu baduzue, baina hori ez da nire asmoa izan.

Peres Marquesek hitzaldian  aipatutako ideiak gaur egun ez dira berriak, baina bai interesgarriak; Berak aurrean duguna ezagutu behar dugula dio eta porrotari buruzko ideia batzuk aipatzen ditu; horietako bat arazoa ikasleak duenean eta bestea eskolak ikasleari sortzen dioenean. Guztiz ados nago ni ideia hauekin,  baita berak aipatzen dituen berrikuntzekin ere. Dena dela, hau nahiko ezaguna da metodologia, ebaluazio, baliabide, helburu eta edukin berrien aldaketetan guk zuzenean parte hartu dugulako lanean ibili garen bitartean.Hala eta guztiz ere, ez dago txarto noizbehinka berriro gogoratzea.