viernes, 14 de septiembre de 2012

http://euskaljakintza.com/ariketak/atsotitzak/1.htm

Ostegunak


                                                                Tuna fish komandoa


Laburpena:
EKIko ikasketetan aritzen zirenak bi karreren artean aukeratu behar zuten: Heziketa Fisikokoa eta Farmaziakoa. Heziketa Fisikoa ikasten ari ziren gehienak mutilak ziren eta Farmazia ikasten ari zirenak, berriz, neskak. Mutil gehienek ez zuten ezer egiten ligatzea eta ondo pasatzea izan ezik. Neskek berriz ordu asko ematen zituzten liburutegian beraien karrera oso gogorra zelako. Mutilen eta nesken arteko harremana oso handia zen eta osteguneko gauetan EKIn Heziketa Fisikoko mutilak erregeak izan ziren luzaro.
Baina denbora pasa ahala, gauzak asko aldatu ziren. Gauza horien artean tunoak zeuden. Hasieran inork ez zekien nortzuk ziren baina geroago gauzak txarrera joan ziren mutilentzat, batez ere, ostegun gauetan gero eta sarriago eta luzaroago ibiltzen zirelako eta Farmaziako neskak beraiengana urbiltzen zirelako. Beraz, mutilek zerbait egitea erabaki zuten. Lehenego, ahaleginak tunoak botatzeko ez ziren ondo atera eta horregatik Tuna-fish komandoa sotzea erabaki zuten. Tuna-fish komandoan mutil bat tunoen taldean infiltratzea erabaki eta ala egin zuten. Satorra Joxemari deitzen zen eta pixkanaka pixkanaka tunoak botatzea lortu zuen madarikazio bat zutela pentsarazten euskarazko abestiak kantatzeagatik. Tuna-fish komandoa bere egitekoa lortu zuen baina neskak ez zieten lehenengo kasu berbera egiten. Handik aurrera, EKIko Heziketa Fisikoko ikasleak ez ziren izan hain indartsuak eta askoz gehiago ikasten zuten selektibitatean nota ona ateratzeko.
Iritzia:
Testu ulergarria eta irakurtzeko atsegina iruditu zait. Mutilak egiten duten komandoa tunoak botatzeko oso harrigarria iruditu zait. Gainera tunoekin infiltratzen den mutila oso kalkulatzailea izan behar da plana ondo irten dadin. Azkenean ez zait oso argi geratu zergatik edo nola hiltzen diren tunoak.

Lehen abestia







          Hemen  nik gustoko dudan abesti hau entzungo duzue.

jueves, 13 de septiembre de 2012

miércoles, 12 de septiembre de 2012

TXAPELA BURUAN ETA IBILI...




Gaurko formakuntzan bloga zelan eratzen den eta zertarako balio duen ikusi dugu eta egia esan, nik orain esango nuke ez dudala inoiz erabiliko, baina usteak erdi ustel eta hainbat jarduera prestatu behar ditudanez, ba etxera ailegatu, afaldu eta tutorialak irakurtzen hasi naiz.....zer aterako da hemetik?