viernes, 21 de septiembre de 2012






                                    2. ABESTIA.
   

                                   KAIXO GUZTIOI , HEMEN NAUKAZUE BERRIRO BESTE ABESTI BATEKIN. ZER IRUDITZEN ZAIZUE?







jueves, 20 de septiembre de 2012

1.A ZEREGINA



                                                           1A zeregina

Kaixo berriro, hemen naukazue niren zeregin honen berri ematera. Hasiera batean bideoa luzeegia zela esan beharrean nago, eta era berean hainbat gauza oso interesgarriak zirela, baina beste batzuk ez. Marquesek ez dakit zenbat aldiz zero hitza erabiltzen duen" ikasleak txarto egiten badu, zero jarriko diogu, beste batek internetetik dagoen moduan kopiatzen badu  beste zero bat, berak eskatutako lana 6 orrikoa bada eta zazpi aurkezten badu zero..". Nik hemen kontraesan handia ikusten dut bera berritzailea delako hainbat gauzatan  ( IKTen erabileran) eta ez besteetan ( nahiko modaz pasata ikusten dut nik hainbeste zerorekin). Beno harira joanda, nire ustez, bideo honetan azpimarratzen dituen ideiak nahiko ezagunak dira gure geletan, baina  zailena da nire trebeziak ordenagailu baten aurrean ikasleenak bezalakoak ez direla jakitea , horrek ziurtasun falta sortzen didalako, hots, nik askotan ikusten dut beraiek adituagoak direla IKTen munduan eta gu atzeratuagoxe gabiltzala.Nahiz eta berak esan,  gure beldurra kentzeko IKTen munduan trebea den ikaslea arduraduntzat hartzeko, horrek ez dit niri barruko kexka kentzen, azken finean nire trebetasun ezaren jabe naizelako.