3. ABESTIA.
miércoles, 26 de septiembre de 2012
2.A ZEREGINA
Kaixo.Hasteko nik gelan nire trebezia zelangoa den kontuan hartuta, praktikan jartzen dut dakidan guztia. Iaz zentruan parte hartu genuen HTB proiektuan eta hori zela eta, nire lehen site sortu nuen, " Hiria ezagutzen" publikoa denez, edozein euskara irakaslek erabili ahal du nahi izanez gero( hemen dago helbidea)
https://sites.google.com/site/hiriaezagutzen
eta aurten nire blogaren helbidea ikasleei eman diet eta zer edo zer egiten ari gara; ikastaro hau egiten dudan bitartean ikastetxean ere arratsaldez, astean bitan ,geratzen gara formakuntza orduak direla eta, hemen ere beste site bat gelan erabiltzeko egiten ari naiz.Hau guztia hau kontuan harturik, ezin lanpetuago nabil. Honetaz aparte ikastetxe eta etxeko zereginak egin behar ditut eta kurtso hasieran guztiok badakizue zer dagoen....eta zergatik kontatzen dudan hau jakin nahiko duzue ezta?, ba kontako dizuet. Zeregin honetan nik inoiz egin ez dudan jarduera bat egiten hasi nintzen, trebea ez naizenez "prezi" (http://prezi.com/kumrpg7fmyxc/eskolako-porrotarri-aurre-egiteko-teknika-berriak/)egiteko ikastaro osoan erabili behar diren orduak gutxi gora behera erabili ditut aste honetan eta horrek esan nahi du gaueroooooo oso berandu arte lanean ibili naizela, baina azkenean ezin izan dut erabili zeregin honetan ,ez naizelako bideo bihurtzeko kapaz izan, eta orduan korrika eta gogorik gabe Power Point aurkezpena prestatu behar izan dut.Nire ustez ez dut helburua bete, ez dudalako ezer berririk ikasi eta egin dudana da aldez aurretik egiten nekiena . Benetan "laguntzaaaa" eskatzen dudanean itota nagoelako egiten dut eta inoiz ez dut gainaktuatu nahi izan, sentitzen dut zuek honela ulertu baduzue, baina hori ez da nire asmoa izan.
Peres Marquesek hitzaldian aipatutako ideiak gaur egun ez dira berriak, baina bai interesgarriak; Berak aurrean duguna ezagutu behar dugula dio eta porrotari buruzko ideia batzuk aipatzen ditu; horietako bat arazoa ikasleak duenean eta bestea eskolak ikasleari sortzen dioenean. Guztiz ados nago ni ideia hauekin, baita berak aipatzen dituen berrikuntzekin ere. Dena dela, hau nahiko ezaguna da metodologia, ebaluazio, baliabide, helburu eta edukin berrien aldaketetan guk zuzenean parte hartu dugulako lanean ibili garen bitartean.Hala eta guztiz ere, ez dago txarto noizbehinka berriro gogoratzea.
viernes, 21 de septiembre de 2012
jueves, 20 de septiembre de 2012
1.A ZEREGINA
1A zeregina
Kaixo berriro, hemen naukazue niren zeregin honen berri ematera. Hasiera batean bideoa luzeegia zela esan beharrean nago, eta era berean hainbat gauza oso interesgarriak zirela, baina beste batzuk ez. Marquesek ez dakit zenbat aldiz zero hitza erabiltzen duen" ikasleak txarto egiten badu, zero jarriko diogu, beste batek internetetik dagoen moduan kopiatzen badu beste zero bat, berak eskatutako lana 6 orrikoa bada eta zazpi aurkezten badu zero..". Nik hemen kontraesan handia ikusten dut bera berritzailea delako hainbat gauzatan ( IKTen erabileran) eta ez besteetan ( nahiko modaz pasata ikusten dut nik hainbeste zerorekin). Beno harira joanda, nire ustez, bideo honetan azpimarratzen dituen ideiak nahiko ezagunak dira gure geletan, baina zailena da nire trebeziak ordenagailu baten aurrean ikasleenak bezalakoak ez direla jakitea , horrek ziurtasun falta sortzen didalako, hots, nik askotan ikusten dut beraiek adituagoak direla IKTen munduan eta gu atzeratuagoxe gabiltzala.Nahiz eta berak esan, gure beldurra kentzeko IKTen munduan trebea den ikaslea arduraduntzat hartzeko, horrek ez dit niri barruko kexka kentzen, azken finean nire trebetasun ezaren jabe naizelako.
viernes, 14 de septiembre de 2012
Ostegunak
Tuna fish komandoa

Laburpena:
EKIko ikasketetan aritzen zirenak bi karreren artean aukeratu behar zuten: Heziketa Fisikokoa eta Farmaziakoa. Heziketa Fisikoa ikasten ari ziren gehienak mutilak ziren eta Farmazia ikasten ari zirenak, berriz, neskak. Mutil gehienek ez zuten ezer egiten ligatzea eta ondo pasatzea izan ezik. Neskek berriz ordu asko ematen zituzten liburutegian beraien karrera oso gogorra zelako. Mutilen eta nesken arteko harremana oso handia zen eta osteguneko gauetan EKIn Heziketa Fisikoko mutilak erregeak izan ziren luzaro.
Baina denbora pasa ahala, gauzak asko aldatu ziren. Gauza horien artean tunoak zeuden. Hasieran inork ez zekien nortzuk ziren baina geroago gauzak txarrera joan ziren mutilentzat, batez ere, ostegun gauetan gero eta sarriago eta luzaroago ibiltzen zirelako eta Farmaziako neskak beraiengana urbiltzen zirelako. Beraz, mutilek zerbait egitea erabaki zuten. Lehenego, ahaleginak tunoak botatzeko ez ziren ondo atera eta horregatik Tuna-fish komandoa sotzea erabaki zuten. Tuna-fish komandoan mutil bat tunoen taldean infiltratzea erabaki eta ala egin zuten. Satorra Joxemari deitzen zen eta pixkanaka pixkanaka tunoak botatzea lortu zuen madarikazio bat zutela pentsarazten euskarazko abestiak kantatzeagatik. Tuna-fish komandoa bere egitekoa lortu zuen baina neskak ez zieten lehenengo kasu berbera egiten. Handik aurrera, EKIko Heziketa Fisikoko ikasleak ez ziren izan hain indartsuak eta askoz gehiago ikasten zuten selektibitatean nota ona ateratzeko.
Iritzia:
Testu ulergarria eta irakurtzeko atsegina iruditu zait. Mutilak egiten duten komandoa tunoak botatzeko oso harrigarria iruditu zait. Gainera tunoekin infiltratzen den mutila oso kalkulatzailea izan behar da plana ondo irten dadin. Azkenean ez zait oso argi geratu zergatik edo nola hiltzen diren tunoak.

miércoles, 12 de septiembre de 2012
TXAPELA BURUAN ETA IBILI...
Gaurko formakuntzan bloga zelan eratzen den eta zertarako balio duen ikusi dugu eta egia esan, nik orain esango nuke ez dudala inoiz erabiliko, baina usteak erdi ustel eta hainbat jarduera prestatu behar ditudanez, ba etxera ailegatu, afaldu eta tutorialak irakurtzen hasi naiz.....zer aterako da hemetik?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)